Azken berriak

Automobilgintzaren plana dela eta: atmosferarako c02 aire garbia ordez. Battitte Martiarena

Automobilgintzaren industria babesteko plana zalantzarik gabe, Gobernuak ba ote bertze irizpiderik?

 

Klima-aldaketaren aurkako borrokaren logikaren kontra doa baita herritarren eta hiritarren eraldatze nahiaren kontra ere.

 

Herritarrek aire garbia eta pertsonendako lekua eskatzen dute eta Gobernuak berriz, auto gehiagorekin erantzuten du, beraz C02 jarraituko du isurtzen eta kotxeak %60a baino gehiago okupatzen jarraituko du izaten zoritxarrez.

 

C02 kontzentrazioa etengabe handitzen doan arren, atmosferan, industria-iraultzaren aitzinean 1.958an 280/315 ppm “partes de C02 por millón de partículas” erran nahi du ppm-k, 1.986an berriz 350ppm, zientzilariak 450ppm-raino iristea galeraztearen alde daude, ezta erraza izanen hori betetzea.

 

Automozioaren planak, funtsean, garraio-eredua nagusiari jarraipena ematea du helburu dirudienez.

 

Estatu Españolan emisio gehien egiten dituen sektorea da garraioak emisioen %60 eragiten bait du.

 

Egiari zor diogunez, aspektu positiboa ttipia baldin bada ere, onartu beharra dugu, autogintza elektrikoa sustatuko du, kontua da zenbateraino? Urte batzutara zain egon beharko du hori ikusi ahal izateko, baliteke testimoniala izatea ere?