Azken berriak

Batzarre, zerrenda bakarraren alde.

Ezkerra koalizioko bazkideetako batek, Batzarrek,  Hezkuntzako oposaketetan zerrenda bakarraren alde egitea erabaki du. Prentsa ohar bidez jakinarazi duenez, duela hilabete batzuk eztabaida prozesua abiatu zuten eta abenduaren 12tik 14ra bitartean barne kontsulta bat egin dute gaiaren inguruan. Afiliatuen %56k oposaketetako azterketetan zerrenda bakarra egotearen alde egin dute, eta %37,5ak, berriz, bi azterketa desberdin egitea hobetsi dute.

 

Batzarraren koordinadorak poza agertu du eztabaidak parte-hartze handia izan duelako eta kontsultan, guztira, afiliatuen %62k parte hartu duelako. Emaitzaren berri eman diote jada koalizioko beste bazkideari, Nafarroako Ezker Batuari.

Batzarraren erabakiak badu bere garrantzia, baina ikusteko dago zer egingo duten Ezkerrako bi koalizioko parlamentariek ostegunean. PSNk lege proposamena aurkeztu du zerrenda bakarrari bidea moztu asmoz. Ezker Batuak sozialisten egitasmo hori egitearen alde egin du, baina orain Batzarrek abstentzioa eskatu dionez, ikusteko dago zer gertatuko den ostegunean. Dena den, Batzarrek zehaztu du koalizioaren baita ezadostasunak direnean bozkatzeko askatasuna dutela euren ordezkariek.

 

Albistea: Berria