Azken berriak

Etxeko Eta Hostalaritzan Hondakinen Kudeaketa: Nahiko Hondamendi, Hondakin Organikoei Dagokienez.

Mimoz eta iraunkortasunez betetako etxe batzuetan hondakin organikoak bereizten diren arren, hondakin horiekin konposta egin beharko litzateke, hau da, ongarri organikoa, gure lur  amari behar bezalako kalitatea eman ahal izateko.

 

Orain berriz, txartelaren bidez hondakin organikoen eta “RESTO-gainerako” edukiontzia ireki genitzake “ONGI ETORRI DAITEZELA” Horretarako, ohitura txarrak baztertu eta sustatu beharko lirateke ohitura onak.

 

Badirudi txartelarekin bakarrik kontrolatuko luketela kalea, ataria eta etxebizitza, nahikoa da? Neri ez zait iruditzen, zeren eta, nola edo hala, jakinen baita poltsaren benetako edukia ez dutela kontrolatzen, materia organikoa sar genezake beste hondakin batzuekin nahastuta, eta, asma dezakete, puntuak direla, deustarako balio ez duen istorioak konta lizkigukete…Ez dut uste eraginkorra izanen denik.

 

Benetan nahi bada ostalaritza baita etxeetan ere hondakin organikoak birziklatzea, hainbat neurri hartu behar dira birziklapen eraginkorra lortu ahal izateko.

 

    • Lehenengoa eta nagusia zergaren bidez birziklatzen duten etxeek eta ostalaritzak saritzea, eta birziklatu nahi ez duten bai etxeetan eta ostalaritzan ere zigortu zergaren bidez (poltsikoa ukitzen denean, alda genitzake gure ohitua tzarrak) %30eko deskontua berziklatzen dugunoi eta jakina berziklatzen ez dutenei %30 gaineratu zergari.

 

    • Bigarren neurria, txartelaren bidez hondakin organikoak zehatz-mehatz birziklatzen dituzten etxeak eta ostalaritza kontrolatu behar dira. Txartelak izen-abizenak eta NANa izan behar ditu. Gainera, poltsen barrukaldea kontrolatu beharko da, zergaren bidez saritzeko edo penalizatzeko.

 

Gaur egun, ostalaritzak eta etxe gehienok, zoritxarrez, ez ditugu behar bezala birziklatzen, GAINERAKOEN edukiontzian uzten ditugu, hori baita errazena, ez baitugu giltza eraman behar hondakin organikoen edukiontzia irekitzeko.

 

Dena ezta hondamendia, beira eta papera/kartoizko ontziek hondamenditik zerbait salbatuko gaituzte zorionez.