Azken berriak

Gure zaborrekin egiten den kudeaketa bidegakeri latza. Battitte Martiarena.

Gongorako zabortegia egin zenean korrika eta presaka egin zen (gauza guziak bezala korrika eta presaka egiten den guzia, gaizi eta oker egiten dira) Argiñarizko zabortegiak ez bait zuen gehiagorako ematen.

 

Bertze aldetik Iruñerriko Mankomunitateak ez zituen begi onez ikusi inguramen-taldeek bereizketari buruzko erkapeneei ¡eta gaude gauden tokian jakina!

 

Gongorako zabortegiak garai hartako lege-aginduak ez zituen betetzen bertze gauzen  artean behar den hiriguneekiko distantzia, erratebaterako.

 

Equiza apaizak elkarrizketa batean argi eta garbi adierazi zituen aspaldi Gongorako zabortegiak zehazki kokatzen zituen zeintzuk ziren arazo larrienak.

 

  • Errefuxa edukiontzi honetan bai biodegradagarria eta biohondakina zaborra guzia batera, sailkatu gabe sartzen dugu, bataz bertze 80.000 eta 85.000 tona/urtero lur azpian sartzen da. 2005 urtetik aitzinera jada ez zen betetzen, materia organikoari dagokion legea, horrenbertze tona ez zela lur azpian sartu behar zioen legeak, hala eta guztiz segitu da gauza bera egiten.

 

  • Berotegi-efektua gasa gehien sotzen duena da metanoa, adituen arabera 25 aldiz arriskutsuagoa CO2 baino, garai hartan harrera-kanpaiak jarri zituzten erregai modura bilakatu zezan, baina ezinezkoa da guzia erregai bihurtzea, hain handia da! % handienak atmosferara ihes egiten du, eskualdeko kutsadura gehien emititzen duen enpresarik handiena da bihurtzen da Gongorako zabortegia.

 

Beraz, bidegabekeria klimatiko horren jatorrizko kausa da legea eta Europatik datozen hiri zaborrak bereizteko irizpideak ez direla kontutan hartzen: poluzioa txikiagotuz, oinarrizko baliabideak era iraunkorrean (airerako, uretarako, energiarako…) probestuz, giza eta ingurune osasuna lortzea ahalik eta handiena. Ezdago bertze irtenbiderik, ekonomia zirkularraren bitartez soilik lor genezake eta etorkizuneko belaunaldietarako ez agortzeko moduan, hauxe da hain zuzen landu behar dugun filosofía.

 

  • Kakoetako bat da ahalik eta gehien kontsumoa murriztea.
  • Lehendabiziko momentutik hondakinak behar bezala bereiztea da kontua.

 

Ez dirudi, Iruñeko Mankomunitateak birziklatzeko sistema bera prest dagoenik eztabaidatzeko, are gutxio goian aipaturiko filosofiarekin bat datorrenik.