Tudela-Tutera

Aldizkaria. Na+ aldizkariaren bi urteko balantzea Tuterako Udaletxean

Diptikoa. Na+eko gobernuaren balantzea Tuterako Udaletxean

Albisteak

Gure zinegotziak


Olga Risueño Molina @OlgaRisu
Kaixo! Tuteran agertu nintzen duela urte batzuk. Biologia-zientzietan lizentziaduna naiz, ingurumen-espezialitatean. Azken urteotan kalitatearen arduradun gisa aritu naiz Erriberako nekazaritzako elikagaien sektoreko enpresa batean eta gaur egun Villa Javierren ari naiz. Zenbait gizarte-taldetako ekintzaile gisa definitzen dut nire burua. 2015eko ekainean Tuterako Udaleko Nekazaritza, Mendi, Ingurumen eta Tokiko Agenda 21eko eta Zerbitzu Kontratatuetako zinegotzia izan nintzen. Bigarren legegintzaldia dut Udalean, Batzarre Erriberako bozeramaile eta oposizioko buru. .

Tuteran, Batzarrek eta Ezker Batuak osatutako Izquierda Ezkerra koalizioaren parte gara.

Marisa Marqués Rodríguez @soymarisa2000
Kaixo! lehen hezkuntzako irakaslea naiz, eskola publikoan, eta izugarri gustatzen zait nire lana. Herriko, Tuterako, ekintzaile gisa definitzen dut nire burua, emakumearen, gizarteratzearen eta “indarkeriarik ez” arloko gizarte taldeetan. Batzarreko kidea naiz eta Tuterako Udaleko zinegotzia 2014az geroztik. Aurreko legegintzaldian Gizarte Gaietako Alorreko zinegotzi delegatua izan nintzen. Hau da nire hirugarren legegintzaldia Udalean, kasu honetan oposizioan.

Marius Gutierrez @MariusGutierrez
Kaixo! Marius naiz, Bartzelonan jaioa baina duela zenbait urtetik hona Nafarroan bizi naiz. Laster independizatzeko eta hainbat herrialde eta hiritan bizitzeko zortea izan nuen, eta azkenean Tuterara iritsi nintzen. Turismoan diplomaduna naiz eta ia espezialitate guztietan egin dut lan: hotela, bidaia-agentzia hartzailea, komertziala, gida turistikoa eta, gaur egun, EDER Partzuergoko turismo-teknikari gisa. Batzarreko kide berria naiz eta Tuterako Udaleko zinegotzia Izquierda-Ezkerrarekin 2019tik. Pertsona bideratzailea eta inplikatua naizela uste dut, eta ingurumena, turismoa eta mugikortasun jasangarria ditut ardatz.

Irantzu Bermejo @IrantzuBermejo
Kaixo! Irantzu naiz, Nekazaritzako Elikagaien eta Landa Ingurunearen Ingeniaritzako graduatua, eta 15 urte baino gehiago ditut lanean Nafarroako Erriberako landa, elikadura eta nekazaritza-sektorean. Solidarin afiliatua eta Batzarreko militantea duela urte batzuetatik hona, eta gaur egun, Izquierda- Ezkerrako zinegotzia Tuterako Udalean, nire jaioterrian, 2019ko urritik.

Inés Munuera @Ines28867
Inés Munuera Amador. Tuteran jaio zen 1967an. Erizain laguntzailea Tuterako Reina Sofía Ospitalean. Hiriko hainbat kolektibo sozial eta kulturaletako kide da. Nafarroako Berdintasunerako Kontseiluan Erriberako emakumeen elkarteen ordezkaria. Izquierda Ezkerrako zinegotzia eta Batzarreko kidea.

Deskargatu Tuterako gobernu-programa