Azken berriak

Zurekin Nafarroa ezkerreko koalizioak hautagaitza berritua eta gaztea aurkeztu du.

Podemos, IU, Batzarre, Nafarroako Independenteak eta Aliantza Berdea alderdiak Zurekin Nafarroa koalizioan batu dira. Hauteskunde-zerrendaren lehenengo postuetan doazen hautagaiek 44 urte baino gutxiago dute.

 

2023ko foru hauteskundeetarako, Podemos, IU, Batzarre, Nafarroako Independenteak eta Aliantza Berdea alderdiak koalizioan batu dira eta Zurekin Nafarroa izenekoa sortu, eta berritzailea eta gaztea den hautagaitza hori larunbat honetan aurkeztu dute. Izan ere, hauteskunde-zerrendaren lehenengo postuetan doazen hautagaiek 44 urte baino gutxiago dute.

 

Gainera,aniztasun geografikoa ere islatu dute, pertsona migratzaileak ere daudelako. Horrekin batera, aktibismo sozialetik eta elkarte-sareetatik datozen pertsonak ere daude koalizio horretan, eta hezkuntza eta ogibide anitzekoak dira.

 

Koalizioaren buru Begoña Alfaro Podemoseko kidea izango da, eta hautagaitzarekiko “harrotasuna” erakutsi du, ” denbora luze lan egiten ibili ostean, batasunean oinarritutako proiektua gauzatu dugulako”.  “2019ko emaitzak irakurtzen jakin dugu, baina bereziki 2022ko Nafarroako jendea, zatiketa ulertuko ez zuelakoan”, adierazi du Alfarok. “Erantzukizun sozialari eutsita, datorren hamarkadako Nafarroa eraiki behar dugu guztion artean, eta horretan funtsezko parte-hartzea izatea espero dugu”, gaineratu du.

 

Bestalde, Carlos Guzman Nafarroako Ezker Batuko koordinatzaile nagusiak nafarrei dei egin die, “langileei, gazteei, emakumeei, migratzaileei…, inor soberan ez dagoen batasun proiektuarekin bat egitera”.

 

 

Albistea: EITB

 

Gaztelaniaz hemen