Azken berriak

Baratze Lagunak. Belaunaldien eta kulturen arteko esperientzia.

Hamar urte baino gehiago daramatzagu abian “Huertas Amigas” proiektua, Lacarra Adinekoen Elkarteak sustatua. Ortuko soberakinak biltzeko helburu apalekin sortu zen proiektu solidarioa. Gaur egun, pertsona eta erakunde aunitzen lankidetzari esker, 50 tona barazki fresko baino gehiago ekoizten dituen abentura bihurtu da, eta 1.000 familiak baino gehiagok jasotzen dute onura, bertze hainbertze elikagai-banku kudeatzen dituzten elkarte batzuen bidez: Barañaingo SASKIA saski solidarioa, Iruñeko Elkarren Laguntza Elkartea, Garesko Caritas, Izarbeibarko Gizarte Zerbitzuak eta  Paris 365.

 

Produktu horien ekoizpenak, biltegiratzeak eta banaketak pertsona laguntzaile aunitz behar ditugu, barazkiak gordetzeko, kontserbatzeko eta aterpe egokiak behar dira, jakina, urtean zehar egoera onean entregatu ahal izateko. Pertsona fisikoen zerrenda luzea da: enpresak (Caja Rural, Zabala Innovación Consulting), udalak (Gares-Gares, Lezaun), Nafarroako Gobernua, nekazaritzako kooperatibak (Sierra de Leyre, Irunberrin, Izarbeibarren). Engranaje konplexu horri esker, ez balitz horrela zail izanen litzaiguke. Ureztalurreko lurzatiak lantzen ditugu Garesen, Irunberrin eta Iruñean, Arantzadiko mugapean, Gurbindo etxean, baita lehorreko lurzatiak ere Lezaunen.

 

Gure elkarteak bere barnean erretiratuak biltzen ditu, eta gaur egun baratzeetan lan egiten dugunok 70 urtetik gorako jendea gara. Errealitate horrek beharrezko birsorkuntza eskatzen du, proiektuarekin aitzinera jarraitu nahi badugu. Orain arteko saiakera batzuk egin ditugu, emaitza desberdinekin. Aurten, hala ere, hagitz esperientzia ona hasi dugu: Saharaz hegoaldeko hamar bat gazteren laguntza izan dugu, Asilo Politikoaren eskatzaile, CEARen (Errefuxiatuari Laguntzeko Espainiako Batzordea) babespean.

 

Gazte hauek astero lagundu digute nekazaritza aurtengo kanpainan egin ditugun lan guzietan. Gehienek esperientzia dute landa-lanetan. Hizkuntzarekiko lehen zailtasunetatik haratago, esperientzia bikaina izan da. Haiek beren bizipen izugarriak kontatu dizkigute itsasoan, basamortuan… Arras gustura sentitu dira proiektu solidario baten alde, eta belaunaldien arteko eta kultura arteko bizipen ezabaezina eman digute guzioi.

 

Agian ez da erraza errefuxiatuen estatutua lortzea; agian, haien lege-egoera aldatu eginen da etorkizunean, ez dio axola. CEARekin dugun lankidetza finkatzen saiatuko gara, gure proiektuak pertsona horien edo antzeko egoeran dauden bertze batzuen esku-hartzea izan dezaten, eta “Huertas Amigas”-en ikuspegi solidarioa zabaltzen jarrai dezagun.

 

 

Informazio gehiago: Diario.es