Zer da batzarre

Batzarre lehen aldiz 1987an agertu arren, berau osatzen dugun norbanako eta eragileok ibilbide luzea dugu bizkarrean. Antifrankismoaren garaiko borroka haietan du jatorria, eta baita Demokraziarako trantsizio etapan ere.

 

Batzarrek gizarte mugimenduekin estuki lotuta eraiki ditu bere baloreak eta izaera. Mugimendu horiek ezkerraren berpiztea ekarri zuten hainbat arlotan, hala nola mugimendu sindikala, gizarte-mugimendu feministak, ekologistak zein antimilitaristak, eta mugimendu asoziatibo zabala, auzokoa eta herritarra. Batzarre osatzen duen jendea udal-bizitzan eta politikan modu aktiboan aritu da hainbat hautagaitza bateratu eta propioen bidez, Batzarre egun dena izan aurretik ere.

 

Urte hauetan zehar, pertsona gehiagok egin dute bat proiektuarekin, eta horiek hainbat sentsibilitate ekarri dituzte, esate baterako, mugimendu antimilitarista eta intsumisoa, elkartasunaren eta lankidetza internazionalistaren mundua, norbanakoen askatasunen aldeko borroka, drogen legeztatzea, etxegabetzeen kontrako mobilizazioa, memoria historikoa, bakezaletasuna, euskararen aldeko lana, animalienganako tratu txarraren kontrako sentsibilizatzea, eta beste hainbat ekarpen; begiak, betiere, gizartearen sektore behartsuenengan jarriak.

 

Batzarre, bai politikoan bai arlo sozialean aritzen den kolektiboa da, nola erakundeetan hala erakundeetatik kanpo lan egiten duena. Ikuspuntu eta oinarri horiek izanik, Batzarrek kritiko jokatzen du politika egiteko eredu nagusi eta gehiengoan oinarritutakoekin.

 

Batzarren bide propioak bilatzen dira Nafarroan dauden eginkizun politikoetarako. Bere errealitateari, aniztasunari eta berezitasunei lotuta, Nafarroako identitate desberdin guztiak ditu gogoan, irtenbideak bilatzeko eta ditugun gatazkei konponbideak emateko garaian.

 

Balore errepublikano eta laikoen defentsan, Batzarreko kideok ezker berritua sortzeko lanean dihardugu, dogma zaharretatik urrun, eta gizarte zabal eta anitz baten sustatzaile izanen dena, demokrazia parte-hartzailean, justizian, askatasunean, berdintasunean eta elkartasunean oinarritua, zapalkuntza guztiei aurre eginen diena, eta giza eskubide guztien, norbanakoen zein kolektiboen, erabateko defentsan aktiboa izanen dena.

 

2023tik Batzarre Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa koalizioko kide da, Podemos Ahal Dugu Nafarroa, Izquierda Unida-Ezker Batua, Independiente, Alianza Verde eta Berdeak Equorekin batera. Alderdi politiko horiek koalizioan aurkeztu dira lehen aldiz 2023an autonomia eta udal hauteskundeetara.

 

>> GURE HISTORIA IRUDIETAN

Documentuak

 Batzarreren estatutuak

Batzarreren estatutuak

Batzarreren estatutuak

 Batzarreren dokumentu etikoa

Batzarreren dokumentu etikoa

Batzarreren dokumentu etikoa

Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa hauteskunde-programa. Foru hauteskundeak 2023