Azken berriak

Javier Pagola Lorente Goian bego.

Javier Pagola Lorente duela egun batzuk behin betiko utzi gaitularik, erran beharko genuke kazetaria, idazlea, maisu handi bat eta Nafarroako mendiak aski ezagunak eta maite zituela, datu soil bat emateagatik bertze gauzen artian Nafarroan zehar makina bat txango azaldu zituela.

Heriotza galera honek gizarte-sektorereen arteko lotura estua eta mingarria eragin du, hain zuzen ere persona solidarioa eta beti bere giza ezaugarririk onenetik laguntzeko prestutasuna eskaini bait zigun (gizarte konpromezua dagokion guzia)

 

Nahiz eta Manilan (Filipinaetan) 1.946ko urtarrilaren 6an jaio zen Nafarroako jatorrizko modura mugitu zen beti, Javier Iruñean bizi zen bere haurtzarotik apaizgaitegian ikasi zuen eta ondoren kazetaritza ikasi eta profesio modura urte luze eman zituen 1.969 geroztik (Radio Pamplona (SER) (antigua Radio Requeté).

 

Bertzeak bertze, Medicus mundi nazioarteko lankidetzarako eta ONGaren komunikazio eta kudeaketa zuzendu zituen.

 

Bere ekarpena aberatsa gutti ez balitz, “Nafarroako pasaiak oinez eta begiz” barreiatu zituen mikrofono bitartez, Oinarri-Kristau Komunitatean eta Foro gogoan elkartean ere parte zuzena ahantzi ezina utzi zigun.

 

“ELA” gaisotasuna zuela maiatzaren 2019an eskribu baten bitartez publikoki aditzera eman zigun, ahantzi gabe gaisotasun gogortasuna, osasun zerbitzu publikoa bikaina eta Nafarroan bizitzeko zortea.