Azken berriak

Kaixo, auzokide agurgarria!

IE-Ahal Dugu Berriozarko Asanbladak, udalean egidako lanak eta aurretik ditugun akordio, erronkak eta ardurak laburbildu nahi dizkizugu.

 

Lehenik eta behin, Covid-19 pandemiaren aurrean egindako esfortzua goraipatu nahi dugu, herri eta komunitate bezala, udal langileetatik, saltoki txiki eta banakako pertsona guztietara. Normaltasuna eta lehen geneukan bizitzatik gertuago gaude.

 

Baina orain desafio berriak aurkitu ditugu. Gaur egun, kezkagarria da Europan bizitzen ari den guda egoera, Errusia Ukranian indarrez sartu ostean, ultranazionalista den Putinek zuzendua. Mina, suntsitzea eta beren etxea utzi behar izana jasaten ari dira milaka pertsonek.

Harrera premia dugu aurrean eta IE-Ahal Duguk geure herria eredu izan dadin nahi dugu.

 

¡GUERRARIK EZ! ozen oihukatu nahi du gure koalizioak. EZ, Putinen interes inperialista eta geoestrategikoei. Eta EZ hau sostengatzen duten oligarkia ekonomikoei. IE-Ahal Dugun, beti elkarrizketa defendatzen duen erreferentzia izan nahi dugu, borroka baztertuz. Bakea gatazkaren ordez, ezberdinen arteko akordioa bultzatuz.

 

Guzti honetaz gain, Batzarre, Ezker Batua eta Ahal Duguren arteko elkarlana oso positibo eta aberasgarria izan dela jakitera eman nahi dizugu. Hurrengo hauteskundeetan, beraz, gure koalizioa berriro aurrera eramatea da gure helburu. Hortaz, udal politika interesatzen bazaizu eta independiente bezala gurean parte hartu nahi baduzu, ateak zabalik aurkituko dituzu.

 

Berriozarko bizilagun zaren bezala, IE-Ahal Duguk gure jendearekin harreman izatera gonbidatu nahi zaitu. Gure herriaren eraikuntzan parte hartzera animatu nahi zaitugu, zure proposamenak egitera, Berriozarko bizi kalitatea hobetzeko. Gurekin harremanetan jarri nahi baduzu, dokumentu honetan helbideak eta sare sozialak aurkituko dituzu. Zure zain gaude!

 

ie@berriozar.es

contacto@berriozar.podemos.info

 

Udal Informazio Boletina 2022 hemen