Azken berriak

Mañeru eremu mistoan sartzeko lege proposamena atzera bota dute PSNk eta Navarra Sumak

Battite Martiarenak idatzia

 

Euskararen legea 1986an onartu zuen Nafarroako Parlamentuak, eta haren garapenean zonifikazioa ezarri zen (eremu euskalduna, eremu mistoa eta eremu ez-euskalduna).

 

1986an onartutako lege bat izatea nahikoa arrazoi da egungo errealitate soziolinguistikora egokitzeko nere ustetan ¿Ez al da garaia? Horrela ez bada, ez litzateke enkortxatzea euskara aitzinera egin ez dezan?

Non gelditzen da Mañeruko Udal autonomia? Ez da erreza ulertzen Sozialistek nolatan baztertu duten Mañeruko udalak aho batez onartutako eskaera.

 

2008an ikerketa soziolinguistiko baten arabera, herritarren bi herenak eremu mistoan sartzearen aldekoak ziren eta gazteen artean berriz % 85a.

Euskara Nafarroako hizkuntza bat da, eta, beraz, alderdi politiko, erakunde eta kolektibo guztiek gutxieneko akordio batzuk lortu beharko lituzkete, begirada irekiarekin eta bertzelako jarrerarekin jakina, datu soziolinguistikoak mahai gainean jarrita.

 

Mañeruko Udalak eremu mistoan sartzeko eskatu du aho batez, eremu ez-euskaldunean baitzegoen. Gainera, hizkuntza-egoera aldameneko herriekin parekatu nahi da, guztiak eremu mistoan sartuta baitaude, eta horrek ez du inolako arazorik sortu bizikidetzan.

Mañeru joan den legealdian egin zen Euskararen Legearen aldaketatik kanpo geratu zen, 44 udalerri eremu ez-euskaldunetik mistora igaro baitziren. Udal gehiengoak aldaketa ez eskatzea erabaki zuen, nahiz eta herrian egindako herri-kontsulta batek aukera hori bermatzen zuen gehienbat. Beraz, eskaera oraingo Udalaren babesarekin dator orain, joan den apirilaren 6an aho batez eskatu baitzuen.

 

Mañeruko Udalak egindako errekerimenduaren arabera, “hizkuntza-errealitatearen bilakaera” izan zen eremu mistoa 2010ean eta 2017an zabaltzearen oinarria. Era berean, eskola-matrikulazioari eta ikasketa soziolinguistikoei buruzko datuak ematen zituen, eskaeraren sendotasuna justifikatzeko. Ikasleen % 64k D ereduan ikasten du, eta gainerakoek A ereduan, euskara ikasgai gisa hartuta. Datu horiek ez dirudi sozialistei deus erraten dienik.

 

Eskubide horrek ez dio eskubiderik kentzen euskaraz ez dakienari, ezta kalterik egiten ere. Alde batetik, borondatezkotasuna dago, hau da, borondatezkotasuna apirilaren 6ko osoko bilkura aho batez onartu zen.

 

CN-ZNren prentsa oharra irakur dezakezu HEMEN klik eginez