Azken berriak

Mendebaldeko Sahara; ¿Amaitu gabeko kolonialismoaren itzala ote?

Ia 270.000 kilometro koadroko lurralde hori, batez ere hareaz egina eta biztanle guti dituena, aurreko mendeko 70eko hamarkadako lurralde-gatazka amaitu gabekoa gaur egun ere.

Afrikako ipar-mendebaldeko kostan dago Mendebaldeko Sahara, garai bateko kolonia espainiarra, 1975ean Marokok erantsi zuena.

 

1991n, garai hartan su-etenak amaitu zituen negoziazioren bitartez NBEk (ONU) Marokoren eta Fronte Polisarioaren arteko 16 urteko indarkeria gibelean utzita, lurralde horren independentzia defendatzen zuena eta duena, gaur egun ere ONUren ustetan.

Mendebaldeko Saharakoa ahaztutako gatazka handietako bat da. Hala ere, 2020an bi gertaera izan ziren, eta berriro ere, jarri zute mahai gainean.

 

Lehenik, joan den azaroan, Marokoren eta Fronte Polisarioaren arteko gerra-tentsioa Saharako nazio-askapenerako mugimendua eremura itzuli zen, Maroko militarizatu gabeko muga batean sartu ondoren.

Eta abenduaren hasieran, Estatu Batuetako presidente Donald Trumpek adierazpen bat sinatu zuen Marokok Mendebaldeko Sahararen gainean zuen subiranotasuna aitortuz.

 

Hona hemen gatazkaren jatorria eta azken gertaerekin mamian zer dagoen jokoan argitzen diguna.

 

  1. Lurralde babestu gabea, baina erreserba natural garrantzitsuak dituena, gai hau ez dezagun ahatzi.

Lurraldea Saharako basamortuaren mendebaldeko ertzean dago, 1.000 kilometro inguruko kosta atlantikoan dagoena.

Marokorekin egiten du muga iparraldean, Aljeriarekin ekialdean eta Mauritaniarekin hegoaldean eta hego-ekialdean.

Bertze interesen artean garrantzitsuena fosfato-erreserba handiak eta munduko arrantza-banku aberatsenetako bat du.

 

  1. Autodeterminazioko erreklamazioak

Betidanik tribu berbereak bizi izan dira Mendebaldeko Saharan. Espainiak kolonizatu zuen 1884an, eta 50 urte ondoren, 1934an, Espainiako probintzia bihurtu zen, Sahara español izenekoa, harik eta NBEk 1965. urtean lurraldea deskolonizatzeko eskatu zuen arte.

Ordurako­­­- Mendebaldeko Sahararen gainean- Marokoko erresumaren eskariak argiak ziren, 1959an independizatu egin baitzen, baina aunitz mende zeramatzan lurraldea berea eta Mauritania bezala aldarrikatzen behin eta berriro.

Baina mugimendu independentista ere, hasi zen Mendebaldeko Saharan, 1973an Fronte Polisarioa sortu zen garai hartan.

 

1974an, Espainiak sahararrei autonomia handiagoa emateko planak iragarri zituen eta urtebete geroago independentzia-erreferentzia bat antolatzea proposatu zuen.

Hala ere, Espainia 1975ean erretiratu zen erreferentzia hori egin gabe, eta Maroko Mendebaldeko Saharari atxiki zitzaion, eta milaka marokoar han ezartzera bultzatu zituen.

1975eko azaroan, 350.000 marokoarrek muga gurutzatu zuten Martxa Berdea deiturikoan, erresumaren aldarrikapenagatik presioa egiteko.

 

Fronte Polisarioak, ordutik aitzinera Marokoko indarren aurkako gerrillen gerra piztu zuenak, 16 urte iraun zuen, eta 1976ko otsailean Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa (RASD) aldarrikatu zuen, Aljeria bezalako aliatuen laguntzarekin.

Mauritaniak 1979an utzi zituen bere lurralde-eskariak.

 

  1. Borroka-urteak daramatzate

Marokoko indarren aurkako borrokan, Polisarioak hasieran aurrea hartu zion, barrurantz jo aurretik.

80ko hamarkadan, Marokok horma zentrokideak eraiki zituen basamortuan, Alanbrez eta lubakiz gotortua dago, eta munduko meatze-eremu handienetako bat osatzen du.

Marokoren eta Polisarioaren arteko gerra-tentsioa berriro piztu zen joan den azaroan, Marokoko tropak Guerguerateko mugako pasabidean sartu ondoren. Guerguerat eremu desmilitarizatua da eta Mauritania eta Marokok kontrolatutako eremuak bereizten ditu.

 

Liskarrak Marokok Aljeriarekin zituen harremanak ere pozoitu ditu luzaroan.

Bere muga komuna itxita egon da 1994az geroztik, eta 100.000 eta 200.000 saharar errefuxiatu egoera kaskarrean bizi dira Aljeriako Tinduf hiri basamortuaren inguruko kanpamenduetan.

Nazio Batuetako idazkari nagusiaren ordezkari pertsonalak bata bertzearen gibeletik joan dira, hainbat plan eta negoziaziotan, irtenbide bat bilatzeko asmoz, oraingoz inolako arrakastarik gabe.

 

“Bide horretan, nazioarteko komunitateak, gatazkan bitartekari inpartzial gisa duen zeregina indartu beharrean, bere diskurtsoa Marokoko tesietara hurbilduz joan da, bere hizkeran aldaketa nabariak eginez, erreferendumaren aipamen espresua ezabatu baitute eztabaidarako konponbide gisa, eta Nazioarteko Zuzenbidea betetzean rol aktiboagoa hartzea saihestu dute”.

 

Marokoren eta AEBen arteko aliantzak oso estuak dira interes handiak dauzkate (250 urte dira dagoeneko)

Joe Biden AEBko lehendakariak beste ikuspegi bat izanen ote du Maroko eta Mendebaldeko Sahararen arteko akordioa bilatzeko?

 

Egun hauetan kalera irten dira bai Ahal Duguk, Nafarroako Ezker Batuak eta Batzarrek adierazi dute, Mendebaldeko Saharan bizi den egoera larrian, gure betebeharra dela Mendebaldeko Saharan dagoen Marokoko errepresio-aparatuak giza eskubideak etengabe urratzen dituela salatzea, eta Espainiako Gobernuak berehala esku har dezan eskatzea, Mendebaldeko Saharako egoera politikoan arduradun den aldetik.