Azken berriak

¿Noraino iritsiko ote gara gurutzada honetan emakumeok?

Battite Martiarenak idatzia

 

Emakumeak trapu zaharraren erabilaren antzekoa dira, arriskuaren artean ibiltzen omen dira, emakumeen sexualitatearen ezabatzera lortu nahian. Jaiak eta aisialdiko tokietako ziztadek beldurrez airean dabiltza emakumeak , modu honetan mugatzen dute gure askatasuna, etxean loturik nahi gaituzte garai batean bezala dirudienez.

 

Emakumeok hil egiten gaituzte, bortxatu egiten gaituzte, eraso egiten digute, eraso egiten digute, diskriminatu egiten gaituzte, menderatu egiten gaituzte… emakume soilik  izateagatik. Datu bakar honek hagitz adierazgarria izan behako luke: Une honetan, 73.000 emakumek baino gehiagok eta haien seme-alabek polizia-babesa jasotzen dute Espainian, genero-indarkeriaren kasuetarako (Jarraipen Integralerako Sistemaren esparruan) erran nahi baita, VioGén izenpean.

 

Adierazi nahi digute behin eta berriro, emakumeen plazerra arriskupean dela, jaietan eta disfrutatzeko makina bat tokietan berebiziko arriskutsuak direla, dirudienez etxean nahi gaituzte, emakumeen askatasuna ezabatuz.

 

Azken asteotan, bai San Ferminetan 8 ziztada, Donostako jaietan 6 ziztada, Marijaian jaia hasi orduko bertze bi ziztada, taberna eta diskoteketako ziztadak hartzen dute uda bero honetako informazioaren zati handi bat. Dagoeneko ezta geldituko eta ziurrekik jarraituko da, eta zihur aski  egoera honetara ohitu  beharko dira emakumeak.

 

Ziztadak dauden tokietan beldurra dago. Orain arte, 70 salaketa baino gehiago ikertu dira Espainian, eta salatzaileen %99,9 emakumeak dira erasoa haiei begira egiten da . Aisiarako lekuetan emakumeak ziztadak praktikaren jatorria Britainia Handia da, eta gero Frantziara pasatu zen. Espainia izanen litzateke eraso-mota horien berri duen Europako hirugarren herrialdea.

 

Salatutako kasu batean ere ezta substantzia kimikorik aurkitu emakume organismoan, ziztada horien motibazioak suposizioen arlokoak kokatu behar dira oraingoz, eta nahiago dut suposizioetan ez sartu. Baina zalantzarik gabe aisialdiaren eremuan beldurra ereitea da.

 

Sare sozialetan ibili bertzerik ezta konturatzeko, neska gazteek jaietara, diskotekara, aisialdia dagoen tokian, kezka eta beldurra erakusten duten iruzkinen erantzunak irakurtzeko. Utzi alde batera. Utzi putak izateari, Drogatuta amaitu ez badugu nahi, manada kasoan bezala, mutilen kuadrila batek bortzaturik ez badugu bukatu nahi.

 

Gaur egun, garai batean bezala, aunitzek maite gaituzte etxean, etxeko lanetan, bazkari eta afari lanetan, ugaltze lanetan…

 

Emakumeok ia jaiotzez gatoz beldurrez. Modu honetan  hezten gaituzte mundua ulertzeko gai izan aitzinean. Baina, horregatik, aitzinera egin dugu. Eta orain, feminismoari esker, elkarren zainketak ditugu, eta aunitzez indartsuagoak egiten gaituzte. Horregatik jarraituko dugu gauez ateratzen, edaten, drogatzen eta maite dugunekin larrua jotzeari ekinen diogu.