Batzarreren Etorkizuneko Proposamena

BATZARRE INDARTU.
EZKERREKO BATERATZE MAXIMOA LORTU.

Batzarreko afiliazioaren eta etorkizunera begira aurkeztutako bi ponentzien egileen arteko eztabaidaren ondorioz, proposamen bakarra aurkezteko akordio bat lortu da, eta proposamen hori “2020 2.BatzarOrokorrean” bozkatuko da.

Erabaki proposamenak:

1. Batzarreko Batzarrak, hemendik aurrera, gure ustetan akordio honetan parte hartu behar duten indar politiko guztiekin alde biko harremanak hastea erabaki du: Ahal Dugurekin, NEBrekin, Equorekin, Más Paísekin (Nafarroan antolakuntza-errealitateren bat balute), bai eta elkartu edo lagundu nahi duten ezkerreko udal-hautagaitzekin ere, elkartu eta elkarrizketarako mahai bat sortzeko oinarriak finkatze aldera eta proiektura pertsona independenteak batzeko aukera zabalik daukagula.

2. Harreman horietatik abiatuta, eta komenigarritzat jotzen denean, elkarrizketa-mahaia osatuko dugu, norabidea, prozedurak eta formatua zehazteko, ahalik eta hauteskunde-bateratze handiena lortzeko.

3. Sektore edo lan-batzordeak sortzea proposatuko dugu, baita udal-eremuari dagokiona landuko duen batzorde bat ere.

4. Batzarre prest dago elkarrekin erabakitzen dugun edozein formula aintzat hartzeko.

5. Batzarreko Koordinakundeak izango du gertatutakoaren jarraipena egiteko ardura, eta Kontseilu Politikoak berretsi beharko du zehaztuko dugun ibilbidea. Har ditzakegun erabaki garrantzitsu guztiak afiliatu guztiei kontsultatuko zaizkie, gure Estatutuetan ezarrita dagoen bezala.

6. Batzar honek elkargune bat eraikitzeko apustu sendoa egitea erabaki du. Era berean, unitate, ordezkaritza eta laguntza maila handiena lortzen duen elkargunean egongo dela erabaki du.

7. Era berean, hauteskunde-bateratze prozesuan parte hartzen duten alderdietako zuzendaritzei, egoki irizten diotenean, alderdien zuzendaritzen artean adostutako hurbiltze, elkar ezagutze eta lankidetza politikorako prozesu bati ekiteko prest dagoela jakinaraztea erabaki du Batzarrek, interesa izan dezaketen beste pertsona batzuk sartzen saiatuz, etorkizunean erakunde bakar batean biltzeko asmoz.