Ekologia

KLIMA-ALDAKETAREN AURREAN PANDEMIA GARAIAN

PERTSONEN, ANIMALIEN ETA LANDAREEN BIZITZAREN ALDEKO PROGRAMA. BIOSFERA ETA HONEN EKOSISTEMEN ALDE, BIODIBERTSITATEAREN ALDE.
Zer proposatzen dugu? Zer proposatzen diegu gobernuei?

  • Seguraski bigarrenak eraginda, Aldaketa Klimatikoa eta Pandemia, gobernuek zein orokorrean gizarteak konpondu behar dugun arazo handienetako bat dugu. Gobernuek pertsona ororen bizia eta osasuna bermatu beharra dute, oinarrizko beharrak eta beren ondorengoenak ziurtatuz. Ez da unea Aldaketa Klimatikoa eta Pandemia bereizten hasteko, eta ez ditugu  herritarrak despistatu behar balizko lehentasunak eta ahaleginak direla kausa. AK erregai fosilak erabiltzeaz gain, ura, airea, itsasoak eta lur emankorrak pozointzeagatik gure biosferaren beroketan datza. Honez gain, basamortutze prozesua, basoen erretzeak, landareri zenbaiten desagerketa, nekazal ustiapen masiboak, bizitzeko ezinbestekoak diren errekurtsoen suntsipena… Gizakion “elitea”k ahalbidetu du hau guztia, zertarako eta bakar batzuk aberasteko. Diotenez, XX.mendeaz geroztik, AKk jadanik milaka pertsona hil egin ditu eta orain ikasten ari dena da ea Covid-19ak landareriaren eta faunaren aldaketa bortitzekin , espezien galerarekin edota bioaniztasunaren erabateko txikitzearekin zerikusia ote duen.
  • Orain arte Gobernuak ez dira egon KAk planteatzen dituen erronken mailan, eta maiz baztertu egiten dituzte Nazio Batuen komunitate zientifikoaren eta KAGPren (Klima Aldaketaren Gobernu arteko Panela) azterketak eta ohartarazpenak. Nolabait esateko, klima-aldaketa “ukatzen” dute. Horri pandemia gehitzen bazaio, litekeena da “keinu” batzuk egitea, baina sakoneko aldaketarik gabe, eta, gehienetan, “haien” negozioen eta ekonomien osasunari begiratzea. Orain, gainera, mugak itxiko dizkiete etorkinei eta erbesteratuei, aldi baterako langileei eta abarrei, eta ez dute oinarrizko osasun planik egingo haien sarrera eta babesa ziurtatzeko. Gaur arte bezala, oinarrizko giza eskubideen zapalketa salatuko dugu, bizitzeko gutxieneko baliabideen bila dabiltzan pertsona guztien eskubideen zapalketa. Europako 750.000 milioi euroko funtsak lortzeko, gobernu guztiek ekonomia “berde, digital eta inklusiboaren” (BDI) leloaz blaitutako “berreskuratze-planak” aipatzen dituzte, baina zorrotz kontrolatu beharko dugu hori bete dadin. 2008ko krisiaren ondoren ekonomiaren hobekuntza handiak ziurtatu zizkiguten; Sarkozyk, Merkelek eta beste batzuek kapitalismoa birsortu ere egin behar zuten informazioaren eta komunikazioaren teknologiei (IKT) esker. Ikusi dugu…

Horregatik guztiagatik, labur-labur, egiten dugu zenbait proposamen, zeharkakoak, gizarteari eta ingurumenari buruzkoak:

  • Bizitzeko oinarrizko ondasun komunak (airea, ura, lurzorua eta energia) modu eraginkorrean babestuko dituzten Estatuko, autonomia-erkidegoetako eta tokiko legeak. Ondasun horien pribatizazioak aberastasunak eta milioi askoko negozioak sortu ditu mendeetan zehar, baina gaur egungo egoeran, baliabideen urritasuna eta krisi klimatikoa direla eta, berriro planteatu eta zuzendu behar da pribatizazio hori, kontuan hartuz, gainera, dituen ingurumen-kostuak.
  • Erakunde publikoek beren gain hartu behar dute oinarrizko ondasun horien kontrola eta kudeaketa, herritar guztiei zerbitzua emango dietela ziurtatuz, behartsuenetatik hasita, eta, aldi berean, haien kontserbazioa eta erreprodukzioa lortu behar dituzte etorkizuneko belaunaldientzat. Banku publiko bat sortzea edo berreskuratzea tresna ona litzateke kontrol eta kudeaketa horietarako.
  • Kontuan hartu beharko da lehentasunezko helburu horiek lortzeko zerga karga osagarriak eta desjabetze metodoak aplikatu ahal izango zaizkiela orain arte bizitzarako oinarrizko ondasun komunen gaineko jabetza pribatua izan duten klase eta sektoreei.
  • Hedabide guztietan eta herritar guztientzat (eskolak, unibertsitateak, komunikabideak, sare sozialak, kultur foroak, ateneoak, auzoak eta herriak, etab.) klima-aldaketa zer den eta haren ondorio larriak. Funtsezkoak dira herritarren ingurumen- eta osasun-hezkuntza, beharrezkoak baitira hari aurre egiteko. Era berean, garrantzitsua da jakitea zer neurri hartu behar diren fabrikatzeko eta ekoizteko, banatzeko eta kontsumitzeko sistemetan, bai eta hondakinak berrerabiltzeko edo birziklatzeko sistemetan ere. Klima-aldaketa ukatzen dutenei aurka egitea.
  • Klima-aldaketaren alderdi txarrena errotik geldiarazteko arauak eta legeak, pertsonen, animalien eta landareen bizitzari gehien eragiten diotenak:
    • Erregai fosilak, ikatza, petrolioa, gas naturala eta horien eratorriak erabiltzea, energia berriztagarrien ordez..
    • Baliabideak eta lehengaiak neurriz kanpo ustiatzea (mineralak, ura, lur emankorra, basoak…).
    • Kamioi bidezko salgaien garraioa eta banaketa.
    • Nekazaritza eta abeltzaintza industrialak (intentsiboak ongarri kimikoetan, fitosanitarioetan, hormonetan, antibiotikoetan eta abarretan
    • Ekonomia produktibista eta kontsumista, “erabili eta bota”, xahuketa, urrutiko lekuetatik ekarritako produktu exotikoen kontsumoa, etab.
    • Kontrolik gabeko plastiko kontsumoa, batez ere erabilera bakarreko poltsena, paketeena, kapsulena, mahai-tresnena, edalontziena eta abarrena,.
  • BPGaren kontzeptua aldatzea “hazkunde ekonomikoaren” irizpide gisa, askotan “garapen jasangarriaren” mozorroa hartzen baitu. Ondasunen ekoizpena eta kontsumoa erabat doitu behar dira klima-aldaketako baldintzetara; baldintza horiek “arrazionaltasuna”, “aurreztea eta austeritatea”, gure “aztarna ekologikoa” murriztea, gure “ondorengoengan” pentsatzea, “hirugarren mundu” deritzonaren herrialdeak “kolonizatzen” ez jarraitzea, etab. eskatzen baitute.
  • Hori dela eta, beharrezkoa da Ekonomia Zirkularra deiturikoa abian jartzea, non, biztanleria guztiaren oinarrizko beharretara egokitutako ekoizpen eta kontsumoaz gain, hondakin bakar bat ere ez dagoen. Hau da, prozesu guztietako hondakinak ahalik eta gehien “murrizteaz” gain, geratzen direnak “berrerabili” eta “birziklatu” egin behar dira, bizi-ziklora itzultzen diren produktu eta baliabide gisa, eta, hala, kutsadura, BEGen emisioak eta berotze globala ezabatu.
  • Gobernuek eta gainerako erakunde publikoek industria, ekoizpen, kultura, kontsumo eta hondakin, energia-eraginkortasun eta abarri buruzko prozesuen azterketa eta ikerketa tekniko eta zientifikoko prozesuak martxan jarri behar dituzte, planetaren Klima-aldaketa egoera berriaren aurrean.

Prozesu horietan guztietan, ezinbestekoa da herritarrek parte hartzea, bai bakarka, bai, batez ere, kolektiboetan (irabazi-asmorik gabekoetan) antolaturik, hala nola, ingurumen eta ekologia arazoez, landa-despopulazioaren aurka, biztanleriaren osasunaren eta hezkuntzaren, eta biziaren aldeko eta klima-aldaketaren aurkako borroka horretan kezkatzen direnetan, alegia.