Azken berriak

Parke fotovoltaikoak eta aerosorgailu-parkeak alternatiba direla aurkezten digute

CSICeko zientzialariek berriz ohartaraziko digute dibertsitate biologikoan eragin larria eta eragin ditzakeen kalte atzeraezinak direla. Eta, horri gehitzen badiogu, Nazio Batuen duela guti egindako azterlan baten arabera, “larrialdi klimatikoari aintzin egiteak ez du laguntzen biodibertsitatearen galera prozesu odoltsuan”.

 

Inbertsioa eginen duen enpresa, edozein merkataritza sozietatek bezala, inbertitutako kapitalari errentagarritasun handiena ateratzen saiatuko da, zalantzarik gabe. Hori dela eta, instalazio horien tamaina handia eta interesgarria izan liteke, ez legoke gaizki Europan zertan ari diren kuntutan hartzea (Europan hiriguneen, azpiegitura eta eraikuntza txikiagoen alde egiten ari den, hobeki integratzeko eta ingurune naturalean gutxiago eragiteko) momentuz Nafarroa inguruan irizpide honi deus guti erreparatzen zaio.

 

Baina, dena arras garestia dela dirudien arren, pozten nau ikusteak nola zaldun ahaltsuen, diruak alegia, ez duen horrenbertzeko ahalmenik eskaintza sutsua baztertu duten nekazari batzuendako, eta proiektu beldurgarri, negargarri eta madarikatu honen aurka beren indar guztiekin protesta egiten duten bizilagun guziekin bat egiten dut. Administrazioei dagokie beren lana aunitz ongi egitea, jakina, tartean diren eragile guzien iritziak adostea, instalazio horiek bideratzea eta planifikatzea, bateragarriak izan daitezen nekazaritza-jarduerarekin, paisaiaren babesarekin, biodibertsitatearekin eta, azken batean, jendearen bizi-kalitatearekin.

 

Battite Martiarenak idatzia